Egutegia
2022-23 Ikasturtea
Ordutegia
Kontaktua
Instalakuntzen ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:30 - 15:00
Gurekin harremanetan jartzeko, deitu telefono honetara:
943 60 71 37
Edo idatzi e-mail honetara:
komunikazioa@kardalalhii.net
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena ematen ari zara. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu: cookie politika.
Akuakultura Kardala lana, Kardala LHII egilearena, Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimen baten mende dago.
Aurkezpena eta historia
“Kardala LHII: akuakultura eta elikagai industriak” lanbide heziketako ikastetxe integratu publikoa da eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko LH sailburuordetzak duen Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen sarean barneratua dago.
Ikastetxea sortu berria bada ere (2015eko irailean) Mutriku BHIn 2004a geroztik ezarrita zegoen Goi mailako Akuakultura zikloaren oinordeko zuzena da eta zikloak zituen azpiegitura zein irakasle taldeak osatua dago.
Gaur egun ikastetxeak hezkuntza zein laneratze eskuduntzak ditu akuakultura eta elikagai industrien arloetan, eta bere instalakuntzen hedatze eta egonkortze prozesuan murgilduta dago.
Berariazkoak dituen formakuntza eta, Lanbideren eskutik burutzen diren laneratze jarduerez gain, ikastetxeak proiektu pedagogikoetan eta akuakultura arloko ikerketa proiektu aplikatuetan parte hartzen du.
Gaurkoak ez dakit, baiña itxastar zaarrak ba ekien zer dan Kardala.
Olatua jaso ta apurtzeko asten dan itxas bultzadeari, sakadeari, Kardala deituten eutsen.
Augustin Zubikarai