Egutegia
2022-23 Ikasturtea
Ordutegia
Kontaktua
Instalakuntzen ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 8:30 - 15:00
Gurekin harremanetan jartzeko, deitu telefono honetara:
943 60 71 37
Edo idatzi e-mail honetara:
komunikazioa@kardalalhii.net
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena ematen ari zara. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu: cookie politika.
Akuakultura Kardala lana, Kardala LHII egilearena, Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimen baten mende dago.
Akuikultura jardunaldiak
2006. urtetik 2014. urtera, Kardala LHII, Mutriku BHI-ren baitan zegoela, zenbait jardunaldi antolatu dira.
Helburua, Euskadin Akuakultura ezagutarazi eta indartzeaz gain, sektorean dihardutenen, ikasleen eta entitate publikoen arteko hartuemana bultzatu eta akuakultura bera gizartera gerturatzea izan da.
Hitzaldi, mahai inguru, eta kongresu hauen gehiengoa Mutrikuko Zabiel Jauregian antolatu dira, eta ondoren Arkugain elkartean bazkaria eskaini izan da, sektoreko empresa eta ikasleen arteko harremanak errazteko gune bat bultzatu asmoz.
Hauek izan dira urtez urte landutako gaiak:
- - I Akuakultura jardunaldiak 2006 --> Euskal Herriko Lehen Akuakultura Zentroa
- - II Akuakultura jardunaldiak 2007 --> Akuakultura 2007 - 2013
- - III Akuakultura jardunaldiak 2008 --> Itsaso eta ibaien birpopulazioa
- - IV Akuakultura jardunaldiak 2009 --> Akuakultura plan estrategikoa
- - V Akuakultura jardunaldiak 2010 --> Akuikultura kontinentala
- - VI Akuakultura jardunaldiak 2011 --> Algak, baliabide iturri
- - VII Akuakultura jardunaldiak 2012 --> Netalgae, europako kongresua
- - VIII Akuakultura jardunaldiak 2014 --> Akuakultura eskolaren 10. urteurrena