Icono de calendario  Egutegia

2022-23 Ikasturtea

 

Icono de reloj  Ordutegia 

1. Maila 2022-2023

2. Maila 2022-2023

 

 

 Kontaktua

Instalakuntzen ordutegia:

astelehenetik ostiralera, 8:30 - 15:00

 

Gurekin harremanetan jartzeko, deitu telefono honetara:

943 60 71 37

 

Edo idatzi e-mail honetara:

komunikazioa@kardalalhii.net

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena ematen ari zara. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu: cookie politika.

Licencia de Creative Commons


Akuakultura Kardala lana, Kardala LHII egilearena, Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa baimen baten mende dago.

ATE IREKIEN JARDUNALDIA

ATE IREKIEN JARDUNALDIA  2023

 

Aurten  ate irekien jardunaldia pertsonala egingo dugu, interesa duzuenok jarri gurekin kontaktuan.

 

Kontakturako, deitu 943607137 telefonora 9:00tatik 14:00tara astelehenetik ostiralera edo idatzi komunikazioa@kardalalhii.net helbidera.

 

 

Aurrematrikula

2023-24 IKASTURTERAKO IZEN EMATEA (DATAK ETA AGIRIAK)

 

Eskaera aurkezteko epea (aurre matrikula): Maiatzaren 8tik 26ra

 

         On-line (www.hezkuntza.net):  maiatzaren 26ra arte

 

         Idazkaritza-ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

 

         Harremanetarako : idazkaritza@kardalalhii.net   / 943607137 (103 luzapena)

 

ABIAN eta TABAKALERA azokak

ABIAN azokak geure eskualdeko LANBIDE HEZIKETAKO eskaintza ezagutzera ematea du helburu.

2022ko martxoaren 22an, 23an eta 24an izango da, Ipurua futbol zelaian, Eibarren.

 

TABAKALERAKO GELA Hezkuntza Azokan berriz, LANBIDE HEZIKETAKO eskeintza zabalduko da martxoaren 24 eta 25ean Tabakalera bertan, Donostian.

 

ERASMUS+ AQUAVIEW Proiektua

ERASMUS+ ko  AQUAVIEW proiektuan parte hartu dugu gure ikastetxean Malta, Italia, Eslobenia eta Txekiako herrialdeetako ikasle eta irakasleekin. Proeiktu honi esker, nazioarteko ikaskuntza-unitateak garatu ditugu, ikasleek beren hezkuntzaren zati bat atzerrian osatuz Esperientzia ahaztezina izan da guztientzat.

EURORÉGION- EUROESKUALDEA- EURORREGIÓN

Spiruline des Landes

Camille Daméron, Parentis en Born. https.//www.spirulinedeslandes.com/

Camille Senpereko Saint Christophe lizeoko ikasle ohia da. Duela urte batzuk bere enpresa martxan jarri zuen, gaur egun, Spirulina ekoizle artisau finkatua da. Instalakuntzak erakutsi, bere esperientzia kontatu eta Spirulina dastatzera gonbidatu gintuen. Benetan oso interesgarria, espezie berriekin lan egiteak baditu bere zailtasunak baina Camillek lortu du. Zorionak Camille!!

 

EURORÉGION-EUROESKUALDEA-EURORREGIÓN

Chez Jérôme Labéguerie. Ostra ekoizlea. Hossegor.https://chezjeromehossegor.fr/

Jérôme Labéguerie jaunak bere enpresaren instalakuntzetan ostreikultore lanbideari buruzko azalpenak eman zizkigun. Enpresareen sorreran izan zituen gora-beherak, egungo egoera eta merkatuei buruz ere hitz egin zigun. Bukaeran, ostra ederrak dastatzera gonbidatu gintuen. Mila esker, Jérôme!!

 

Kardala LHII-k "Palaemon serratus"en zikloa itxi du

 

Duela urtebete jaiotako larbak iritsi dira heldutasun sexualera, momentu honetan ernalduak eta arrautzekin daude. Laster hurrengo belaunaldia jaioko da.

 

Erasmus+

Urtero bezala, 2. mailako ikasleek beren prestakuntza osatuko dute Euskal Herriko eta Europako enpresa eta ikerketa zentruetan, Lan Prestakuntza eta Erasmus+ egitasmoaren bitartez.

 

Informazio gehiago Erasmus+ programari buruz

Jarrai gaitzazu hemen